partekatu
• NIRE KONPROMISOA
Nire apustua pertsonen eta auzoen kohesio sozialaren aldekoa da
Nire konpromisoa zurekin da, pertsonekin. Eta pertsonak gure auzoetan bizi gara. Gizarte-kohesioan eta bizi-kalitatean sakontzeko unea da. Bai, niretzat, Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Egia, Gros, Sagues, Ulia, Martutene, Txomin, Loiola, Erriberak, Amara Berri, Zorroaga, Añorga, Igeldo, Antiguo, Ibaeta, Aiete, Amara Zaharra, Alde Zaharra edo Erdialde auzoen garaia da.
Denok gara Donostia. Gure apustua, PSE-EErena, kalitatezko zerbitzu publikoen sare sozial bat sendotzea da, ikastetxeekin, haur eskolekin, kiroldegiekin, kultur etxeekin, haur parkeekin, garraio publikoarekin, plazekin, berdeguneekin eta lorategiekin, eskuragarritasun mekanikoarekin, aparkatzeko tokiekin, jubilatuen egoitzekin, zuen bizi proiektuak hobetzeko aukera emango digun guztiarekin. Pertsona kalteberak, eta hauek enplegu duina eta alokairuko etxebizitza eskuragarria lortzeko ahalegina ahaztu gabe.
Hau da nire konpromisoa, zurekin eta Donostiarekin. Denon artean lortuko dugu.