Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
MARISOL GARMENDIA

Marisol Garmendia

BERRIAK

partekatu  partekatu

MARISOL GARMENDIAK ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAN DESKONTUAK PROPOSATU DITU 25 URTETIK GORAKO SALTOKIENTZAT

1. argazkia

Marisol Garmendia Donostiako Alkatetzarako hautagai sozialistak hirian 25 urte baino gehiagoko jarduera duten saltokiei OHZn hobariak emateko proposamenaren berri eman du.

Neurri hori Garmendiaren hauteskunde-programan kokatzen da, tokiko merkataritza laguntzeko ekimenen artean.

Neurrietako bat hiriko saltokietarako OHZ murriztea da, dituzten urteen arabera. Horrela, zergaren % 100eko dirulaguntza aurreikusten da 100 urtetik gorako historia duten saltokientzat. 50 urtetik gorako establezimenduek % 50eko dirulaguntza jasoko dute, eta % 25ekoa izango da 25 urtetik gorako saltokientzat, betiere EJZtik salbuetsita badaude.

Hautagai sozialistak adierazi duenez, “tokiko merkataritza funtsezkoa da guretzat, eta argi daukagu udal-eremutik politikak ezarri behar ditugula hori sustatzeko, behar duen ikusgarritasuna eta balioa emateko, eta kontsumo arduratsua sustatzeko, komunitatearen ongizatea bultzatuz eta tokiko eta auzoko ekonomia babestuz”.

Marisol Garmendiak, legegintzaldi honetan Merkataritza zinegotzia izan denak, adierazi du “badakigu denda txikiek zailtasun handiak dituztela aurrera egiteko. Merkataritzaren aldeko politika publikoek merkatarien onurarako eragin zuzena izatea nahi dugu, enplegu-aukerak sortuz, Donostiak dituen 2.500 saltokiak hiriko enpleguaren % 9 baitira”.

Donostiako Sozialisten merkataritzaren aldeko beste hauteskunde-proposamenak batzuk ondoko hauek dira:

• Hiri-merkatu berriak

• San Bartolome kalea biziberritzeko plan espezifikoa

• Merkataritza-intereseko ardatz berriak oinezkoentzat bihurtzea

• Lokal hutsen poltsa bat egitea, erabiltzen ez diren lokalen garbitasunari eta irudiari zaintzeko araudi bat sortuz