partekatu
MARISOL GARMENDIA: “SOZIALISTOK BETI GIDATZEN DUGU DONOSTIAREN HOBEKUNTZA ETA AURRERAPENA”
Marisol Garmendia Donostiako Alkatetzarako hautagai sozialistak Pedro Sanchezen Gobernu sozialistak hiriaren alde egindako apustua azpimarratu du, gaur Ministroen Kontseiluak onartu baitu Loiolako Erriberako Trukagailua eraikitzeko hitzarmena eta finantziazioa.
“Gobernu sozialistek beti egin dute Donostiaren garapenaren alde”, adierazi du Garmendiak. “Pedro Sanchezen egungo Gobernuak Loiolako Kuartelei buruzko akordio historikoarekin egin du eta orain berriro ere egin du Erriberako Trukagailuarekin, aurreko gobernu sozialistek Zurriolako hondartza eta Talent House egia bihurtu duten bezala. Gainera, laster Gobernuak Pio XII.ean duen Ordezkariordetzaren inguruan berri onak izango ditugulakoan nago. Sozialistak gobernu ezberdinetan dauden bakoitzean, gure hiriak aurrera egiten du”.
Loiolako Erriberetako trukagailua datorren legealdian eraikiko da, eta horrek aukera emango du Renferen tren-zerbitzuen eta Euskotrenen topoaren arteko transbordoak egiteko, hiriko auzoen eta Gipuzkoako lurralde osoko trenbide-sarearen arteko konexioa hobetzeko, iparraldetik hegoalderako ardatzetan, Renferen bidez, eta ekialdetik mendebalderako ardatzetan, Topo-Metroaren ibilbide berriarekin. Eta guzti hau, egun Donostiako erdigunean egiten ari diren Norteko geltoki berriarekin.
Mugikortasun iraunkorraren eta garraio publikoaren hobekuntzaren aldeko apustuan aurrerapauso erabakigarria da, beti izan baitira nortasun sozialistaren ikur. “Donostiak behar dituen azpiegiturak indartzea funtsezkoa da, bere ekonomia bultzatzeko eta inguruko lurraldeekiko lehiakortasuna ez galtzeko”, hautagai sozialistak adierazi duenez.
“Gobernu sozialistekin, garraio publikoa aurrera doa eta hobetu egiten da, herritarrei mesede eginez. Hor daude Mugiren inguruko akordioak, Renfe ere integratu duena, bai eta garraio publikoaren % 50eko hobaria ere, eta lorpen hori Donostian lortu genuen, nahiz eta EAJ aurka egon” adierazi du Marisol Garmendiak.
Ministro Kontseiluaren akordioa 35,9 milioi euroko inbertsio publikoa da, eta Espainiako Gobernuak finantzatzen du, erdibana, Adifen, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitartez.