partekatu
GABONEK 22 MILIOI EUROKO ERAGIN EKONOMIKO ZUIZENA SORTU DUTE DONOSTIAN
Udalak Gabonetako kanpainan inbertitu duen euro bakoitzeko 18 euro sortu dira tokiko ekonomian
Aurten, Marisol Garmendia buru duen Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoak azterlan bat egiteko eskatu zion Donostiako Sustapenari, Gabonek hirian duten eragin ekonomikoa zehazteko. “Ondorio bikainak atera dira, Gabonetako kanpainak hirian sortzen duen zuzeneko eragin ekonomikoa 22 milioi eurokoa baita”, adierazi du zinegotzi sozialistak.
Garmendiaren ustez, “eragina oso garrantzitsua da bereziki Donostiako saltoki txikietan, gabonak negozio-bolumenaren urteko guztizkoaren %24 baitira. Zalantzarik gabe, hiriko ekonomiaren mesederako izango den inbertsio publiko baten aurrean gaude, aurten Gabonetako Europako Hiriburu izan dena, Udalaren eta babesleen ahalegin erantsiarekin. Datu esanguratsu bat, Udalak Gabonetako kanpainan inbertitu duen euro bakoitzeko, 18 euro sortu dira tokiko ekonomiarentzat”.
Azterlana Ikertalde aholkularitza taldearen esku utzi da eta, hura garatzeko, herritarrei, merkatariei eta ostalariei egindako aurrez aurreko inkestak, Gabonetako Azokako postuak, hiriko zenbait puntutan ipini diren zenbaketa sistemak, telefono operadoreen mugikortasun datuak eta garraiobide publikoek emandako datuak erabili dira.
INPAKTU EKONOMIKOA
Gabonetako Kanpainaren inpaktu zenbatetsia 22 milioi eurokoa izan da, sortu duen erakartzeko gaitasunaren ondorioz.
Gabonetan, merkataritzak eta ostalaritzak 200,9 milioi euroko negozio-bolumena lortu dute. Kopuru horretatik, % 60 merkataritzari dagokio, eta % 40 ostalaritzari eta zerbitzu pertsonalei. Donostiako merkataritzarako, Gabonak urte osoaren % 24 dira, eta ostalaritzarako, % 17. Ikerketak nabarmentzen du 200,9 milioi horietatik 22 Gabonetako kanpainaren ondorio zuzena direla, 121 milioi merkataritzan eta 80 milioi ostalaritzan eta zerbitzuetan.
Pertsona eta egun bakoitzeko batez besteko gastua 73 €-koa izan zen (66 € donostiarren kasuan eta 85 € bisitarien kasuan, 140 €-ra iritsita EAEtik kanpoko bisitarien kasuan).
Donostiar bakoitzak merkataritzan eta ostalaritzan egindako gastua 764 € ingurukoa da (120 milioi guztira) eta 448 €-koa bisitarien kasuan (80 milioi guztira).
Abenduan 2202 kontratu egin ziren merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean (hilabeteko kontratazio guztien % 29).
BISITARIAK
Joan den Gabonak ere arrakasta handia izan du onarpen eta publikoaren aldetik.
Zortzi puntu estrategikotan ipini ziren 12 igarotze zenbatzaileek 2.592.628 bisita (errekorra) zenbatu zituzten, hau da, 2021ean baino % 30 gehiago eta 2019an baino % 18 gehiago, pandemia baino lehen.
Urumea Pasealekuko etxolek 388.775 bisita erregistratu dituzte, 2021ean baino % 50 gehiago eta 2019koen bikoitza baino gehiago.
Bisita guztien artetik, % 62 donostiarrenak izan ziren eta % 38 bisitarienak (% 22 gipuzkoarrak eta % 16 probintziatik kanpokoak).
Bisitarien % 9k gaua eman zuten hirian, 2,3 gauko batez besteko egonaldiarekin. Egonaldiak askotarikoak izan ziren: hotelak eta apartamentu turistikoak (% 62,7), bigarren etxebizitza (% 4,1) edo senide eta lagunen etxebizitza (% 31).
Ikerketaren arabera, inkestatutako pertsonen %72rentzat Gabonetako kanpaina funtsezko faktorea da hiriaren hazkunde ekonomikorako. Inkestatuek gehien aintzatetsi zituzten akzioak argiztapena ( % 91), noria eta gainerako azokak ( % 84) eta Gabonetako merkatua ( % 75) izan ziren.
EKINTZAK ETA GABON SOLIDARIOA
Ikertalderen azterlana oinarri hartuta, bereziki aipagarria da kanpainaren programazioarekiko donostiarrek zein bisitariek adierazi duten pertzepzio positiboa, horren barne direla inaugurazioaren moduko ekintza klasikoak edo videomapping-aren eta itsasontzi paseoen moduko berriak.
Donostiako Gabonen zifrak:
• 17 ibilaldi egin dira trizikloan, Bizikletaz Adinik Ez elkartearen laguntzarekin. 17 egoitza eta eguneko zentroetako 80 pertsonak hartu dute parte, eta 36 boluntariok hartu dute parte.
• 40 ibilaldi itsasontziz, GGKEetako eta beste erakunde batzuetako 320 pertsonak parte hartuta
• 5 entitatek izan dute beren txokoa merkatuko etxola solidarioan: Aita Mari, Zaporeak, EcoKafea, Ucrania Euskadi eta Aspace
• Emakumeen 4 kirol-klub (Reala, IDK, Bera Bera eta Txuri Urdin) Europako Gabonetako Hiriburutzaren enbaxadore izendatzea.
• 48 jarduera egin dira merkatuko karpan (abesbatzak, tailerrak, erakustaldiak), eta 1.397 pertsona bertaratu dira.
• San Telmoko 36 bideomapping emanaldi 9 egunetan.
• 400 pertsona baino gehiago izan dira Garberako zinema solidarioko sarreren onuradunak.
Halaber, Gabonetako Azokako 55 erakusketariek oso modu positiboan baloratu zuten Udaletik sortu den merkataritza bultzada, izan ere, % 88k uste du Gabonetako kanpainak efektu oso positiboa duela hiriaren aktibazio komertzialean.
Kalkuluen arabera, Gabonetako Azokan kokatutako erakusketarien guztizko fakturazioa 9000.000 € ingurukoa izan da, hots, 2021ean baino % 25 gehiago.
OIARTZUNA KOMUNIKABIDE ETA SAREETAN
Europako Gabonetako Hiriburutzak 90 informazio-inpaktu baino gehiago izan zituen, tokiko komunikabideetan ez ezik, nazionaletan (RTVE eta EITB, A3, T5 eta La Sexta) eta nazioartekoetan ere, Telenorden (Italia) kasuan bezala, Gabonetako hiriburutza Genovarekin partekatu bait zuen.
Kanpainak 1,8 milioi inpresio izan zituen sareetan, 650 argitalpenetik gora eta erabiltzaileen ehunka argazki. Argazki gehien jaso zituzten tokiak azokako postuak, Gabonetako argiak (San Telmo Museoko videomapping-a barne), barrakak eta inaugurazioa izan ziren.